sábado, 9 de mayo de 2009

10. SAIOA: Bideoa ikusten.

Kaixo,

Duela gutxi Amara Berriko bideo bat ikusi berri dugu. Amara Berrin aldizkaria, irratia, telebista, txikiweb-a,... dute, hortaz, esan dezakegu, oso aurreratuak daudela teknologian, baita garrantzia handia ematen diotela ere esan daiteke (betiere proiektu pedagogikoan oinarrituta). Morlas edifizioan, gauza hauek guztiak, hots, irratia, aldizkaria, txiki web-a, telebista,... gustatu zaizkit izan eren teknkologia ikastetxean sartzeko oso era egokia irudtzen zait.Gainera, haurrek ere ekintza hauen haurrean interesa handia erakuts dezakete.

Txikiweb-an zentratu da gaurko bideoa. Txikiweb-a txoko bat da, aproposa bertan teknologia baliabideekin lan egiteko. Txikiweb, eskolako web orrialdeko atal bat da eta hau burutzeaz eskolako ikasleak arduratzen direla ikusi ahal izan dugu. Egunero lau ikaslek hartzen dute parte, era berea, egunero interneten publikatzen delarik.
Bertan irratiko emisioak zintzilikatzen dira, txikien lanak,... eta lan hori guztia burutzeko ordenagailua, eskanerra,... erabiltzen dute.

Irakaslearen papera egokia dela iruditzen zait, izan ere, gauzak gogorarazi eta sugeritu egiten ditu, dialogatu egiten du, bere iritzia ematen du,...

Lan hau ebaluatua izaten da eta ikasleei diploma bat eman egiten zaie (azkeneko hau oso egokia iruditu zaidalarik).

Hau baliagarria izan zait, guk egin beharreko lanaren eredu moduko bat ikusi ahal izateko eta horretaz jorratu gara:
Deskribapena irudi bidez azaldu beharko da, baita non dagoen kokatua ere, nola dagoen egituratuta (irakasle papera, zer dagoen,...), ikasle-irakasle rola eta hauen ahotsa bideoan adieraztea, ikasleek egindako lanak erakustea, gure ikuspegi pertsonala txertatzea (gure ahotsa azaltzea garrantzitsua da),...

Lagungarria izan zait gaurko klasea lana bideratzeko eta eredu bat ikusi ahal izateko.

Hau izan da gaurkoz dena,

agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario